2011-11-11

IKASTEN: Issu eta Embed

        Informatika munduan, baliabide ezberdinak daude gure lanak aurkezteko eta hauek nahi izatekotan publikoak egiteko, kasu honetan, Plastika arloaren inguruan jarraituz, bi baliabide berri erabiliko ditut: Issuu eta Embed delako orrialde famatuak.
        Orrialde hauek berriak dira niretzat baina baliogarriak direla uste dut. Askotan, power pointak PDF formatuan gordetzen ditudanean, Issuu orrialdera igoz, gero erraztasunez aurki ditzaket.
Oraingo honetan, froga egiteko hurrengo PDF-a igo dut, nire gaiarekin jarraituz:

        Ikusi daitekenez,  diapositiba batzuk dira, Arte klasean egindakoak eta primeran datorkidanez blogaren gaia delako, bertara igo egin ditut. Esan beharra daukat, argazkien aldaketa horiek Lehen Hezkuntzan egiteko oso konplexuak direla, haurrak oraindikan gazteegiak direlako. Baina aukera bat izango litzateke 6. mailako ikasleekin hori lantzea eta horietako bat haiekin egitea, collage modua esaterako, errezana izanik.  

Issuu web orrialdeaz baliatuz ere, gureak ez diren aurkezpenak aurkitu ditzakegu, hurrengoa adibidez:

       Issuu baliabide bezala aldera batera utziz, gaur ere Embed web orrialdea ezagutu dut. Honetan, PDFak igo beharrean, bideoen zerrenda bat egin daiteke, gero blogean bideo horiek publikatzeko.
Orrialdean izena eman ostean, hurrengo bideoak hautatu ditut, interesgarriak iruditu zaizkidatelako:



iruzkinik ez: