2011-11-16

IRAGARKIETAKO ARTEA

        Oraingo honetan, artearen beste alderdi bat ikertuko dugu: telebistako iragarkiena.
Egunero, telebista piztuz gero, hainbat publizitate mota ezberdin ikusi eta entzun ahal ditugu, hauetariko bakoitzak mezu bat bidaltzeko asmoarekin sortua dago eta mezu hori guregana ailegatzea da helburua.
Aipatzen ditugun mezu hauek ikusleari modu argian ailegatzeko, muntaketa, konposizio, kokapen eta egitura ezberdinak beharrezkoak dira.

        Askotan ere, azpimarratzekoa da, ikusleen adinaren arabera mezu batzuk ulergaitzak direla eta horregatik alderdi hau plastika arloan lantzea egokia litzaidake. Marrazkiak eta eskulanak alde batera utziz, irakasgai honetako ordu batzuetan, ahal izatekotan informatika arloan bideoak lantzearekin batera, iragarkiek dituzten helburuak eta hauek egiteko jarraitzen den prozesua aztertzea ondo egongo litzateke. Beti ere, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan izan beharko lirateke, aurretik oso txikiak baitira halako kontzeptuak eta prozedurak ulertu ahal izateko.

 

        Beste adibide bat, "Audi" kotxe markarena dugu. Honetan, objetu ezberdineko irudiak gehituz eta leku konkretuetan kokatuz, nahiz den mezua islatuta geratzen da azkenengo planoa fokatzean. Arteari dagokionez, sortzen diren irudi ezberdinen konposaketa aztertu beharko genuke, horrela nabari dezakegulako nola iragarki honen egileak azpimarratu nahi zuena zen, beste marka batzuk dituzten ezaugarriak, Audi marka bateratuta dituela, horrela irudien konposaketa ezberdinak eginez.

 

         Gaurko argitalpena, zuen  gustokoa izatea espero dut!

iruzkinik ez: