Ikasleek jakin behar dute, irakasgai honetan ez dela besteetan erabiltzen den metodologia bera erabiltzen eta hori behin argi izanda, lanean hastea egokiena izango litzateke. Hasteko, argi izan behar dugu ezberdina dela Lehen Hezkuntzako segun zein mailan kokatzen garen arloaren antolaketa; lehenengo zikloan izatekotan, ikasleak gehienetan taldeka eserita daude irakasgai guztientzat eta zaila da plastika beste irakasgaietatik ezberdintzea, hau edozein arlotan agertu daitekeelako modu didaktiko batean gauzatzen bada.
Baina bigarren eta hirugarren zikloetan berriz, erreza izango da ikasleek antzematea noiz hasten den plastika ordua, lehenengo klase egunean, arlo honen irakasleak argi utzi beharko dielako plastikan, banaka zein taldeka lan egin ahal izango dutela, ariketaren arabera. Esfortzu eta lan pertsonalean zentratzen den ariketa ezin izango da taldean bete eta taldeko lana suposatzen duen ariketa, era berean ezin izango da bukatu banaka.
LAN INDIBIDUALA |
TALDE LANA |
< ariketaren arabera bat edo beste proposatu behar da >
Plastika arloa, ezin da klaseko eskema honetan landu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina