Arazo baten aurrean kokatzen gara, lehen hezkuntzako irakasle batek: "matematika arloa, musika, arte eta gimanazia irakasgaiak baino garrantzi gehiago du", hori esaten badu. Eta zoritzarrez nahikotxo dira, ideia hori buruan dutenak.
Baina egin diezazkiogun galdera hauek geure buruari: "Garrantzi gutxi duen arloa izanda, zergatik jasotzen da curriculum-ean? Ez da garrantzitsua haur batek pere grafomotrizitatea garatzea? Aurrerantzean hau garatuta ez izatekotan arazoak ekar liezaioke? Nola ebaluatu garrantzirik ez duen arlo bat?..."
Horrelako hainbat galdera egin ditzakegu, baina argi dago artea ezin dela ebaluatu beste edozein irakasgai bezala, baina horrek ez du esan nahi, ebaluatu ezin denik.
Kontzienteak izan beharko lirateke irakasleak, plastika arloan egiten diren ariketen garrantziaz, batez ere Haur Hezkuntzan, bertan hasten direlako materiarekin harremanetan, horrela beranduago 6 urtetatik 12ra gogotsu jarduteko.
Haur Hezkuntzan, marrazkiak ebaluatu beharrean, aztertu beharko dira, garai honetan bere lehenengo trazo adierazgarriak sortzen dituztelako eta hauei izena jartzen hasten direlako, sinboloak sortuz, zirriborroak margoztuz. Hala ere, irakasleak prest egon behar dira bilakaera honetan zirriborroa alde batera usten dutelako, lehenengo giza irudiak margozteko. Ebaluatu ezin dela diot, haurrek ez dituztelako marrazkietan jartzen dituzten elementuak era guztiz kontzientean egiten, oraindik oso txikiak direlako.
Haur Hezkuntzako haurra margozten |
Baina Lehen Hezkuntza garaira pasatzerakoan, oraingoan ebaluaketarekin hasi beharko dira irakasleak. Etapa honetan, plastikan, marrazki libreak egiten usteaz gain, modu didaktikoan ere egingo dituzte.
Hauek ebaluatzeko modurik egokiena, portfolio bat izango litzateke, hau da; hiruhilabete osoan zehar, ikasle bakoitzak egingo dituen marrazkiak batuko dituen kuaderno antzekoa.
Horrela, irakasleak lanak ebaluatzeaz gain, ikasle horrek izandako prozesua ere ebaluatzeko aukera izango du.
Lehen Hezkuntzako haurra margozten |
Sarrera hau, aurtengo Arte eta ikusizko kulturaren hezkuntza arloan ikasitako zenbait kontzeptuetan oinarrituz egindako gogoeta edo azalpena da, niri iritzian oinarrituta.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina