Disziplina honen ezaugarrien artean ebaluaketa dago. Gaur egun arlo honen egoera hobetzen doa, baina ez da beti horrela izan, ikasgaien artean garrantzi gutxien ematen zaion arloen artean kokatzen baita.
Arazo baten aurrean kokatzen gara, lehen hezkuntzako irakasle batek: "matematika arloa, musika, arte eta gimanazia irakasgaiak baino garrantzi gehiago du", hori esaten badu. Eta zoritzarrez nahikotxo dira, ideia hori buruan dutenak.
Baina egin diezazkiogun galdera hauek geure buruari: "Garrantzi gutxi duen arloa izanda, zergatik jasotzen da curriculum-ean? Ez da garrantzitsua haur batek pere grafomotrizitatea garatzea? Aurrerantzean hau garatuta ez izatekotan arazoak ekar liezaioke? Nola ebaluatu garrantzirik ez duen arlo bat?..."
adina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
adina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2011-11-25
2011-11-18
PLASTIKAN, KLASEAREN ANTOLAKETA ZEIN IZAN DAITEKE?
Arlo honen inguruan jakin beharreko lehenego gauza, klasea ondo bideratu ahal izateko, klasea nola antolatzea da.
Ikasleek jakin behar dute, irakasgai honetan ez dela besteetan erabiltzen den metodologia bera erabiltzen eta hori behin argi izanda, lanean hastea egokiena izango litzateke. Hasteko, argi izan behar dugu ezberdina dela Lehen Hezkuntzako segun zein mailan kokatzen garen arloaren antolaketa; lehenengo zikloan izatekotan, ikasleak gehienetan taldeka eserita daude irakasgai guztientzat eta zaila da plastika beste irakasgaietatik ezberdintzea, hau edozein arlotan agertu daitekeelako modu didaktiko batean gauzatzen bada.
Baina bigarren eta hirugarren zikloetan berriz, erreza izango da ikasleek antzematea noiz hasten den plastika ordua, lehenengo klase egunean, arlo honen irakasleak argi utzi beharko dielako plastikan, banaka zein taldeka lan egin ahal izango dutela, ariketaren arabera. Esfortzu eta lan pertsonalean zentratzen den ariketa ezin izango da taldean bete eta taldeko lana suposatzen duen ariketa, era berean ezin izango da bukatu banaka.

2011-09-30
NIRE ARTE ESPERIENTZIA
Arte
hezkuntzaren prozesua oso luzea da, txikiak garenetik hasiera ematen zaio arlo
honi beste hezkuntza prozesuekin batera. Lehenengo marrazkia egiten dugunean
hasten da, baina hasieratik gure inguruan artearekin lotuta doazen hainbeste
gauza ditugu, hala nola: publizitatea, koadroak, hainbat apaingarri, etab.
Orain arte bizitako arte hezkuntzaren prozesuan egindako eskulanak kontuan hartuz, esan daiteke hainbat ezberdintasun nabari daitezkeela, esaterako: adina, teknika eta materiala arabera.
Orain arte bizitako arte hezkuntzaren prozesuan egindako eskulanak kontuan hartuz, esan daiteke hainbat ezberdintasun nabari daitezkeela, esaterako: adina, teknika eta materiala arabera.
Adinari
dagokionez, esan nahi dudana da, dugun adinaren arabera lanetan ezberdintasunak nabariak direla, ez direla gauza bera haur hezkuntzan edo lehen hezkuntzan
egiten diren eskulanak, hauek guztiz praktikoa den modu batean gauzatzen
direlako, edo Bigarren Hezkuntzan egiten diren lanak berriz, teorikoarekin lotura
zuzena dute, beste helburu batzuk dituztelako.
![]() |
| LH-n egin nuen lan bateko portada |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)