2011-09-30

NIRE ARTE ESPERIENTZIA

        Arte hezkuntzaren prozesua oso luzea da, txikiak garenetik hasiera ematen zaio arlo honi beste hezkuntza prozesuekin batera. Lehenengo marrazkia egiten dugunean hasten da, baina hasieratik gure inguruan artearekin lotuta doazen hainbeste gauza ditugu, hala nola: publizitatea, koadroak, hainbat apaingarri, etab.

         Orain arte bizitako arte hezkuntzaren prozesuan egindako eskulanak kontuan hartuz, esan daiteke hainbat ezberdintasun nabari daitezkeela, esaterako: adina, teknika eta materiala arabera.
Adinari dagokionez, esan nahi dudana da, dugun adinaren arabera lanetan ezberdintasunak nabariak direla, ez direla gauza bera haur hezkuntzan edo lehen hezkuntzan egiten diren eskulanak, hauek guztiz praktikoa den modu batean gauzatzen direlako, edo Bigarren Hezkuntzan egiten diren lanak berriz, teorikoarekin lotura zuzena dute, beste helburu batzuk dituztelako.

LH-n egin nuen lan bateko portada

Teknikaren kasuan, margotzeko modu ezberdinak daudela badakigu, batzuk besteak baino zailagoak direnak, eta hori kontuan izan behar dugu ikasleen gaitasunen arabera. Oso trebeak badira, lehenago erakutsi ahal zaie akuarela edo tenpera erabiltzen, baina badaude ere trebeak ez direnak eta rotulki eta argizariekin denbora gehiago igarotzen dutenak. Aldi berean, klase hauetan egiten diren lan guztiak, ondo pasatzeaz aparte, helburu didaktiko bat dute lan guztiak bezala, horregatik askok lotura dute beste arloren batekin.
Teknikarekin bat materiala aipatu daiteke, hau ere erreztasun mailarekin lotura zuzena duelako. Kartulina, kartoia, plastilina eta ohikoak diren honelako materialak edozeinek erabili ditzake, baina egurra, igeltsua, buztina eta antza horretakoak konplexuagoak dira.
         Horregatik, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzaren hasieran material eta teknika sinpleenak erabiltzen hasten dira, eta adinarekin batera zailtasun mailak igotzen doaz.
 
        Kasu batzuetan, irakasleak liburuen laguntza behar dute arloa bideratzeko, baina beste askotan lan libreak egin behar direnean batez ere, ikasleen sormena bultzatzeko, ez dira liburuetan oinarritzen, horrexegatik irakasleek ere zailtasunen aurrean topa daitezke.
Irakasleen paperean jarraituz, aipatu beharra daukat, testuingurua. Testuingurua, garrantzitsua da klaseko giroa egokiena izateko, kasu honetan plastika arloan ikasleak aktiboki jokatu behar dutenez irakasleak horretara gidatu behar ditu eta bideratze hori ezin bestekoa izango da gero ikasleen hobekuntzan.
Aurten, "arte eta Ikusizko Kulturaren Hezkuntza"
arloan, egindako marrazkia da

         Nire kasuan, ikastolan ikasleen iritziak baloratzen ziren eta kontuan izaten zituzten ariketa bat edo beste agintzerakoan. Honez gain, esan beharra daukat pertsonalki, plastika arloa nire gustukoena izan dela betidanik eta hori dela eta gogotsu ekin diodala lanari, gainera eskulanak egiterakoan asko ikasten dela uste dut, baina ez bakarrik praktikan, Batxilerrean adibidez, Artearen Historia ikasten inguratzen gaituzten hainbat gauzen historia ere ezagutu nuen.

        Azkenik, hausnarketa honekin bukatzeko, arte hitza zer esan nahi duen argitu behar da. Arte kontzeptuari dagokionez, ikastolan ez dut uste arte lanak egiten direnik, baizik eta artisautza lanak. Bi termino hauen arteko ezberdintasuna bereiztea garrantzitsua da; artea, erabilgarritasun zehatzik ez duen lana kontsideratzen delako, gehienetan erakusteko besterik ez dena, eta artisautza berriz, eskuz egindako lanak batzen ditu, erabilgarritasun bat dutenak. Horregatik Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan artisautza lanak egiten dira eta hauek egiterakoan asko ikasten da gero, egunerokotasunean erabili ahal izango dena. 

iruzkinik ez: