Lehen Hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Lehen Hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011-12-03

IRITSIAK IKERTZEN

           Bloga zabaldu nuenetik, inkesta bat prestatu nuen blogaren gaiaren inguruan, eta erantzutzeko epea bukatu egin denez, bertan jasotako erantzunak, sortu dudan hurrengo grafikoan ageri dira:

           Grafikoan ikusi daitekeen moduan, ARTEA EZINBESTEKOA DA HEZKUNTZA PROZESURAKO?  galderari, gehiengo batek baietz esan du, eta gutxiengoak baietz baina muga batekin. Deigarria da inork ez duela ezetz erantzun, eta horrek esan nahi du artearen garrantziaz guztiok garela kontziente eta horregatik arlo honi eman behar zaion inportantzia ere nabarmena izan behar dela.


        Eskerrik asko, inkestan parte hartu duzuenoi, horrela arlo honen inguruko datu gehiago jaso ahal izan ditut!

2011-12-02

LOWENDFELDen ARABERA HAURREN MARRAZKIAK AZTERTZEN

        Aurtengo irakasgaien artean, aurretik aipatu dudan moduan, Arte eta ikusizko kulturaren hezkuntza dugu, eta honetan haurren marrazkiak aztertu ditugu praktika saioetan. 
       Bertan egindako lanaz baliatuz, Lowendfeld ikertzaileari buruz hitz egitea ezinbestekoa dela iruditzen zait, Piageten etapetan oinarrituz, honek etapa ezberdinak sortu zituen, haurren grafomologia garatzen den arabera, etapa hauek, hurrengoak dira: 

2011-11-28

PLASTIKA ARLOA, LEHEN ETA GAUR

        Gure arlo honetan, bilakaera garrantzitsua gertatu da urteetan zehar. Lehen, dekretuan, arte arloan autoadierazpen eredua mantentzen zen, bertan ikasleek haien sormena landu behar zuten, besterik gabe, inolako kontzeptu eta terminorik jakin gabe, sentimenduak paperean islatzea zen helburu bakarra. 
Gaur, hori aldatu da. 1992. urtetik aurrera, jadanik Europan onartuta zegoen eredua hemen onartu zen; eredu diziplinarra.  Eredu honek, artea, lengoaia bezala dela bultzatzen du, kontzeptu ezberdinak irakastea suposatzen du, ikasleek artea komunikatzeko balio duela ikas dezaten. 
        Hau frogatzeko, Sestaoko eskola publiko batean betidanik ikasi duen ikasle ohi bati eta oraingoan magisteritza eskolan ikasten dagoenari, hurrengo elkarrizketa egin diot, eskola horretan plastika arloan, aldaketak egon diren nabaritu duen. 

2011-11-25

PLASTIKA ARLOA, NOLA EBALUATU?

        Disziplina honen ezaugarrien artean ebaluaketa dago. Gaur egun arlo honen egoera hobetzen doa, baina ez da beti horrela izan, ikasgaien artean garrantzi gutxien ematen zaion arloen artean kokatzen baita. 
Arazo baten aurrean kokatzen gara, lehen hezkuntzako irakasle batek: "matematika arloa, musika, arte eta gimanazia irakasgaiak baino garrantzi gehiago du", hori esaten badu. Eta zoritzarrez nahikotxo dira, ideia hori buruan dutenak.
        Baina egin diezazkiogun galdera hauek geure buruari: "Garrantzi gutxi duen arloa izanda, zergatik jasotzen da curriculum-ean? Ez da garrantzitsua haur batek pere grafomotrizitatea garatzea? Aurrerantzean hau garatuta ez izatekotan arazoak ekar liezaioke? Nola ebaluatu garrantzirik ez duen arlo bat?..."

2011-11-18

PLASTIKAN, KLASEAREN ANTOLAKETA ZEIN IZAN DAITEKE?

        Arlo honen inguruan  jakin beharreko lehenego gauza, klasea ondo bideratu ahal izateko, klasea nola antolatzea da.
        Ikasleek jakin behar dute, irakasgai honetan ez dela besteetan erabiltzen den metodologia bera erabiltzen eta hori behin argi izanda, lanean hastea egokiena izango litzateke. Hasteko, argi izan behar dugu ezberdina dela Lehen Hezkuntzako segun zein mailan kokatzen garen arloaren antolaketa; lehenengo zikloan izatekotan, ikasleak gehienetan taldeka eserita daude irakasgai guztientzat eta zaila da plastika beste irakasgaietatik ezberdintzea, hau edozein arlotan agertu daitekeelako modu didaktiko batean gauzatzen bada.
        Baina bigarren eta hirugarren zikloetan berriz, erreza izango da ikasleek antzematea noiz hasten den plastika ordua, lehenengo klase egunean, arlo honen irakasleak argi utzi beharko dielako plastikan, banaka zein taldeka lan egin ahal izango dutela, ariketaren arabera. 
Esfortzu eta lan pertsonalean zentratzen den ariketa ezin izango da taldean bete eta taldeko lana suposatzen duen ariketa, era berean ezin izango da bukatu banaka. 

2011-11-16

IRAGARKIETAKO ARTEA

        Oraingo honetan, artearen beste alderdi bat ikertuko dugu: telebistako iragarkiena.
Egunero, telebista piztuz gero, hainbat publizitate mota ezberdin ikusi eta entzun ahal ditugu, hauetariko bakoitzak mezu bat bidaltzeko asmoarekin sortua dago eta mezu hori guregana ailegatzea da helburua.
Aipatzen ditugun mezu hauek ikusleari modu argian ailegatzeko, muntaketa, konposizio, kokapen eta egitura ezberdinak beharrezkoak dira.

2011-11-11

IKASTEN: Issu eta Embed

        Informatika munduan, baliabide ezberdinak daude gure lanak aurkezteko eta hauek nahi izatekotan publikoak egiteko, kasu honetan, Plastika arloaren inguruan jarraituz, bi baliabide berri erabiliko ditut: Issuu eta Embed delako orrialde famatuak.
        Orrialde hauek berriak dira niretzat baina baliogarriak direla uste dut. Askotan, power pointak PDF formatuan gordetzen ditudanean, Issuu orrialdera igoz, gero erraztasunez aurki ditzaket.
Oraingo honetan, froga egiteko hurrengo PDF-a igo dut, nire gaiarekin jarraituz:

BADAUDE ARTEAREN INGURUAN IDAZTEN DUTENAK...

        Arte Hezkuntza eta arte arloaren inguruko blog ezberdinak aurkitzea ez da gauza zaila, honen inguruan idazten dutenak asko baitira. 
Kasu honetan, hurrengo bloga aurkitu dut: 

Artearen inguruko blog-a
               Gaztelaniaz idatzita egon harren, oso interesgarria iruditu zait Artearen Historian lizentziatua den irakasle batengatik idatzia delako.
        Blog honek, artearen inguruko ikuspuntu anitzak ematen ditu: bideogintza, eskultura, pintura, arkitektura, diseinua... Alderdi guzti hauek artean murgilduta daudenez, hezkuntzan hauek zertan datzaten ikasi beharko lukete haurrek, bizitzako zenbait alderdi ulertu ahal izateko.

2011-11-05

IRAKASLEA, EGOERA HONETAN ZER?

        Oraingo honetan plastika arloa alde batera utziko dugu, irakaslearen betebehar batetan zentratuz. Demagun, klase bateko ikasleen artean ezintasunarenbat duen ikasle bat dagoela, nola jokatu beharlo luke irakasleak egoera horren aurrean?
BERDINTASUNA oinarria izan behar da.


        Irakasleak, egoera honen aurrean modu seguruan eta inolako dudarik gabe jokatu behar du, horrela egitekotan ikasleei zihurtasuna transmitituko dielako eta egoera berezia, arrunta bilakatuko duelako.

        Hasteko, haur ezgaitua ez du denbora oro taldetik aldendu behar, berdintasuna mantendu behar du, horrekin batera ahal duen ehinean ariketa berak bidali behar dizkie era berean hau guztiei.

2011-11-04

LEHEN HEZKUNTZA: Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

        Gaurko klase praktikoan binaka lotu gara eta bi testuen komentarioa eta mapa kontzeptuala egin behar izan dugu. Testuak EAEn eta NFKan dauden hezkuntzako Oinarrizko gaitasunak batzen dituzte. 
Hasteko, Irati eta biok EAEko dekretuaren inguruko atala irakurtzen hasi gara, gero
NFK-koa irakurtzeko. Kontzeptu mapa, Karmelek aurreko egunean azaldutako programarekin egin dugu: Cmap. Beste aukera bat dago Power Point erabiliz, baina hau iadanik erabiltzen dakigunez, beste Cmap txikiago bat egitea erabaki dugu. 


AUTOESTIMUA ETA HAURREN MARRAZKIAK

Informazio iturriak: 
GONZÁLEZ PINEDA, Julio. NÚÑEZ PÉREZ J.Carlos. GONZÁLEZ PUMARIEGA, Soledad y GARCÍA GARCÍA, Marta. "Autoconcepto, autoestima y aprendizaje escolar, Vol.9"  Psicothema, 1997. Madrid.
 
 
        Lehen Hezkuntzako ikaslea naizenetik, hezkuntza munduko hainbat gauza ikasteaz gain, mundu honen oinarria diren haurren inguruko zenbait gauza ere ikertu eta ulertu ditut. Pasaden urtean, Psikologiaren garapenean landu genuen autoestimua gaian, haurren marrazkiak aztertu genituen. Ikerketa hau blog honen gaiarekiko lotura zuzena dauka, plastikarekin bat doalako.

       
Umeentzako marrazkiak egitea sentimenduak, emozioak, bizitzaren ikuspegia... Adierazteko modu bat denez, garrantzi handia dauka. Honetaz aparte, haurraren garapena bultzatzeko bide bat da, bere garapen emozional eta pertsonala ezagutzeko balio zaiolako. Gainera marrazkia ere, umeen emozioen bideratzailea da. Beraz, burmuinarekin lotura duen adierazpen grafikoa dela esan genezake.
        Horregatik haurraren burmuina ezagutzeko marrazkien bidezko test-ak egiten dira. Hala ere, test hauek teknika proiektiboak dira eta horregatik ez dira era isolatuan aztertu behar, hau da, marrazkietan agertu daitezkeen zenbait atal edo adierazpen, momentuan umearen ingurua eragin dion atzeramendu baten ondorioa izan daiteke.

2011-11-02

URRIKO AZKEN ASTELEHENA

Informazio iturriak: 
http://www.busturialdeaurdaibai.com
 
 

Festa eguna da Gernikan!
        Urtero betidanik, urriko azken astelehenean, urriak 31an Gernikan azoka garrantzitsuenetariko bat ospatzen da, nahiz eta asteburuero azoka egon. Egun berezi honetan herriko guztiak baserritarrez janzten dira eta bakoitzak bere produktuak saltzen ditu diru truke.
Izugarrizko giroa sortzen da eta aspaldiko ohitura izan denez, Euskal Herriko kulturaren parte izatera pasatu da. 



        Eskoletan honelako ekitaldiak lantzen dira askotan, modu honen bidez haurrei haien herrialdeko kultura irakasteko eta horretan murgiltzen joateko txikitatik. Hori dela eta, ideia ona izango litzateke Gernikako azoka hau interpretatzea kurtso osoko haurrekin, ikasle bakoitzak produktu bat salduko luke beti ere diru sinbolikoa erabiliz, eta produktuak plastikan material ezberdinekin sortuz, ala nola; laranjak, artilez egindako bolatxoak izan zitezkeen etab. Beste ikasle batzuk musika egin zezaketen, material ezberdinak erabiliz; kutxak, egurra, plastikoa.... edo bertsoak asmatu, hori ere gure ohituretan sakontzen eta era berean plastika eta musika arloak lantzen laguntzen gaituelako.

2011-10-28

LANAK KATALOGATZEN

        Sarrera honetan, eskolan haurrek egiten dituzten arte lanak duten funtzioen arabera klasifikazio bat egin dut, argazkien bidez adibideak jarriz. Hasteko, taula bat osatu dut, bertan funtzio bakoitzarekin lotura duten materialak aipatuz, eta horietako bakoitzarekin batera adibide bat jarriz.


                     Materialak                                                         Funtzioak                            
 PlastilinaDidaktikoa
Apaingarria
Jolasa 
 KartulinaDidaktikoa
Apaingarria
 PaperaApaingarria
Eguneroko erabilera
Didaktika
 PlastikoaApaingarria
Eguneroko erabilera
EgurraApaingarria
Didaktikoa
Jolasa


2011-10-27

NATURAK BERAK SORTUTAKO ARTE EDERRA

        Hurrengo argitalpen honetan Picasa web orrialdean batutako argazkiak aurkeztuko dizkizuet, web gune honetaz baliatuz naturan sortzen diren irudi bereziak eta artistikoak pilatu ditut modu honen bidez erakusteko, nola artea munduko edozein leku ezkutuan aurkitu dezakegu eta gure begi bistan egonda askotan ezta ikusi ere egiten dugun.
        Espero dut aukeratutako argazkiak argi uztea artearen atal hau, naturarekin erlazio zuzena duena eta gure bizitzan hainbatetan ikusi eta artearekin lotzen ez duguna...
Sortutako argazki albuna jarri aurretik, esan beharko dut "Integral. Vive mejor en un mundo mejor" aldizkaritik ateratako argazkiak direla, 380, 307 eta 382 aleetatik zehazki, eskaneatuta daudenez, argazkien kalitatea ez da oso ona.


zenbait argazki artistiko...
NATURA


2011-10-21

LURRALDEETAN ARTE ANIZTASUNA

        Artea modu ezberdin askotan ulertu daiteke eta horregatik lan artistiko anitz aurkitu ditzakegu.
Lan horiek aztertzeko irakasle paperean jartzekotan, haur bakoitzak bere lana egingo duenez eta mota askotakoak izango direnez, hasieratik irizpide batzuk finkatu beharko ditugu ebaluazioa guztiei maila berean egiteko.
Klasean aniztasuna bilatzeko asmoz, garrantzitsua da ere, ikasleei baliabide ezberdinak ematea haien lanak egiteko, horrela gauza ezberdinak asmatzeko aukera izango dute eta imajinazioa erabiliko dute horretarako.

        Argi izan behar dugu ere, lekuaren arabera arte estrategiak, materialak, baliabideak... batzuk edo beste izango direla. Munduko zonalde txiroetan dauden baliabideak konparatzen baditugu lurralde aurreratuenetan daudenekin eskasiak direla ikusiko dugu eta hortik datoz arte hezkuntzan ere dauden ezberdintasunak lurraldearen arabera.

2011-10-18

AMAITUGABEKO BIDAI BATEN HASIERA ...

 Informazio iturria:
· MENDIZABAL UGARTE, J.I. "Artearen Historia. 2.batxilergoa". Erein, Donostia, 2007.
 
       Artea antzinatik bizi izan den kontzeptua da, horregatik bere jatorria lurralde ezberdinetanaurkitu dezakegu, hala nola: Grezia, Erroma, Florentzia eta  Frantzia dira, beti ere Europatik atera gabe. Hauez gain, pintura barrokoa aztertzen badugu, Herbehereak eta Espainia aipatzekoak dira.
        Gai konkretuak aztertu aurretik, Grezian zein Italian garai hartako testuinguruak zeintzuk izan ziren jakin beharko genuke, nahiz eta modu laburrean izan.
        Irakasle moduan pentsatuz gero, galdetu gaitezke, zertarako balio du artearen historia jakitea? Lehen Hezkuntzan azalduko ez dugunez... Baina edozein gai bezala, bere aurrekariak zeintzuk izan ziren jakitea ezinbestekoa da, gaur eguneko hainbat gauza ulertu eta azaldu ahal izateko.
Besterik gabe beraz, hasiko naiz bi gune hauen historia azaltzen.

2011-10-15

NIRE LANAK ADIBIDE MODUAN

        Oraingo honetan, aurreko sarreran idatzitako arte esperientzia irudikatzeko hurrengo diapositibak prestatu ditut. Irudien bidez, eskolan jasotako prozesu luzean zehar, ikusi eta ezberdindu daitezkeelako aipatutako datu guztiak, hala nola, teknika, materiala, funtzioak etab. 

        Diapositibetan agertzen diren lanak aukeratu ditut bertan garapen bat ikusten delako, Haur Hezkuntzatik hasita, Lehen Hezkuntzatik igarota eta Bigarren Hezkuntzatik jarraituz gaur egun arte egindako lanen artean.
Garapen horretan, aurretik esan bezala, materialari dagokionez aldaketak daude, gero eta nagusiagoak garenean material konplexuagoak erabiltzen direlako eta berdina gertatzen da teknikarekin. Funtzioaren aldetik berriz, gehienetan berdina da, kasu hauetan, apaintzeko edo denbora-pasa bezala. 


2011-09-30

NIRE ARTE ESPERIENTZIA

        Arte hezkuntzaren prozesua oso luzea da, txikiak garenetik hasiera ematen zaio arlo honi beste hezkuntza prozesuekin batera. Lehenengo marrazkia egiten dugunean hasten da, baina hasieratik gure inguruan artearekin lotuta doazen hainbeste gauza ditugu, hala nola: publizitatea, koadroak, hainbat apaingarri, etab.

         Orain arte bizitako arte hezkuntzaren prozesuan egindako eskulanak kontuan hartuz, esan daiteke hainbat ezberdintasun nabari daitezkeela, esaterako: adina, teknika eta materiala arabera.
Adinari dagokionez, esan nahi dudana da, dugun adinaren arabera lanetan ezberdintasunak nabariak direla, ez direla gauza bera haur hezkuntzan edo lehen hezkuntzan egiten diren eskulanak, hauek guztiz praktikoa den modu batean gauzatzen direlako, edo Bigarren Hezkuntzan egiten diren lanak berriz, teorikoarekin lotura zuzena dute, beste helburu batzuk dituztelako.

LH-n egin nuen lan bateko portada

2011-09-23

BLOG BATEKO BALIABIDE EZBERDINAK

        Blogean idazteaz aparte, zenbait baliabide erabile daitezke informazioa islatzeko, esate baterako: bideoa, musika, hiperbinkuluak, diapositibak, argazkiak etab.
Oraingo honetan hauetako batzuen txertaketa egingo dut, beranduago sarreretan nola sartzen diren frogatzeko.

HAS GAITEZEN!

Kaixo!

Nire izena Elena San Miguel da eta magisteritzako ikaslea naiz. Aurten, Lehen Hezkuntzako bigarren mailan nago eta Leioako kanpusera etorri gara Bilbotik, gizarte hezkuntzako ikasleekin batera.

Kurtso honetan, arloen artean Informazio eta Komunikazio Teknologiak dugu eta ikasgai honetan Blog hau egiteko esan digute.

Blogaren lehenengo eguna da gaur eta lauhilabete guztian zehar lantzen joan behar gara.Lan indibiduala denez, bakoitzak bere gustora egin beharko du eta nire kasuan, Arte Hezkuntzarekin zerikusia duten gaiei buruz hitz egitea erabaki dut.

Bloga berritzen hasteko azkenik esan, gai hau aukeratu dudala, gustatzen zaidalako artearekin zerkusia duen guztia; bai musika, antzerkia, plastika, edozein eskulan etab. Espero dut ere zuen gustokoa izatea!

ONGI ETORRI!