2011-11-04

LEHEN HEZKUNTZA: Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

        Gaurko klase praktikoan binaka lotu gara eta bi testuen komentarioa eta mapa kontzeptuala egin behar izan dugu. Testuak EAEn eta NFKan dauden hezkuntzako Oinarrizko gaitasunak batzen dituzte. 
Hasteko, Irati eta biok EAEko dekretuaren inguruko atala irakurtzen hasi gara, gero
NFK-koa irakurtzeko. Kontzeptu mapa, Karmelek aurreko egunean azaldutako programarekin egin dugu: Cmap. Beste aukera bat dago Power Point erabiliz, baina hau iadanik erabiltzen dakigunez, beste Cmap txikiago bat egitea erabaki dugu. 


EAE

- Mapa kontzeptualak:

CMap programarekin egindakoa




        
Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma, hezkuntzaren oinarrian dagoen dokumentuetariko bat da eta bertan edozein ikasleak landu behar dituen oinarrizko gaitasunak eta gaitasun orokorrak batzen ditu. Gaitasun hauek hezkuntza prozesuan zehar landu beharrekoak dira, inolako salbuespenik gabe.

Mapa kontzeptualean  ikusi daiteken moduan, EAEko gaitasun orokorrak aztertzen baditugu sei aurki ditzakegu eta oinarrizkoak aztertzerakoan, bi mota daudela ikus dezakegu, alde batetik, zehar izaera dutenak, hau da; orokorrean arlo guztietan landu behar direnak eta bestetik curriculumeko arlo jakin batekin lotura zuzena dutenak. 
Nafarroako curriculumean jasotzen den moduan, Europar Batasunak egindako proposamenaren arabera oinarrizko zortzi gaitasun mota daude eta hauek EAE-k dituen oinarrizko gaitasunekin bat datoz, kontzeptu mapan ikusi daiteken moduan. 
        Irakurritako eranskin honek oinarrizko gaitasunak deskribatu eta haien xedeak eta alderdiak lantzen ditu, jarraibideak ere ematen ditu, ikasleek Oinarrizko Hezkuntza amaitzean lortu behar duten oinarrizko maila zehaztuz.
        Azkenik, maila bereko garrantzia eman behar zaie gaitasun guztiei, guztiek elkarrekin lotura zuzena dutelako eta horrez gain, maila pertsonalean, norberak arrakasta izateko ezinbestekoak dira. 



Power Point-ekin egindakoa

        Esan beharra dago, arlo honi dagokionez, gaitasun konkretu batekin lotura zuzena duela, hala nola: Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Mapa kontzeptualean ageri den bezala gaitasun hau ondo burutzeko prozesu bat jarraitu behar dugu.

iruzkinik ez: