Informazio iturriak:
GONZÁLEZ PINEDA, Julio. NÚÑEZ PÉREZ J.Carlos. GONZÁLEZ PUMARIEGA, Soledad y GARCÍA GARCÍA, Marta. "Autoconcepto, autoestima y aprendizaje escolar, Vol.9" Psicothema, 1997. Madrid.
GONZÁLEZ PINEDA, Julio. NÚÑEZ PÉREZ J.Carlos. GONZÁLEZ PUMARIEGA, Soledad y GARCÍA GARCÍA, Marta. "Autoconcepto, autoestima y aprendizaje escolar, Vol.9" Psicothema, 1997. Madrid.
Umeentzako marrazkiak egitea sentimenduak, emozioak, bizitzaren ikuspegia... Adierazteko modu bat denez, garrantzi handia dauka. Honetaz aparte, haurraren garapena bultzatzeko bide bat da, bere garapen emozional eta pertsonala ezagutzeko balio zaiolako. Gainera marrazkia ere, umeen emozioen bideratzailea da. Beraz, burmuinarekin lotura duen adierazpen grafikoa dela esan genezake.
Horregatik haurraren burmuina ezagutzeko marrazkien bidezko test-ak egiten dira. Hala ere, test hauek teknika proiektiboak dira eta horregatik ez dira era isolatuan aztertu behar, hau da, marrazkietan agertu daitezkeen zenbait atal edo adierazpen, momentuan umearen ingurua eragin dion atzeramendu baten ondorioa izan daiteke.
Jarraian giza gorputzaren test-a azalduko dugu, baliagarria izan daitekeelako zenbait kasutan umeek duten autokontzeptuaz ohartzeko.
Gizakiaren marrazkia : giza irudiaren marrazkia pertsona baten izaera eta autokontzeptua islatzen du eta marrazkien bitartez azaleratu daitezke umearen autoestimu eta autokontzeptuari buruzko zenbait informazio: ume batek bere inguruarekin nola sentitzen den, ingurura egokitzeko gaitasuna duen, ebaluatzeko irizpide ona duen eta besteekin erlazionatzeko era nolakoa den.
Test honen emaitzak aztertzerakoan kontuan hartu beharko dugu, marrazten dugun bakoitzean egoera eta aldagai desberdinak sartzen direla jokoan.
Hau
esanda test-a osatzen dituzten atalik garrantzitsuenak ikusiko ditugu:
1- Burua: umeak errealitatea nola
ikusten duen erakusten digu, irudimen eta pentsamenduaren arteko oreka.
2- Lepoa: umea bere
inpultsoak kontrolatzeko duen gaitasuna adierazten digu. Beraz marrazki batean
leporik ez egotekotan kontrol gutxiko umearen aurrean aurkitzen garela
adierazten du.
3- Janzkera: umearen adina
eta kulturarekin bat egin behar du.
4- Besoak: umeak inguruan
kokatzeko dituen zailtasunak adierazten dizkigu. Alboko irudia aprobetxatuz,
ikus dezakegu besoak gorputzarekiko 90ºko angelua osatzen dutela. Beraz esan
genezake ume honek egoera guztien erdigunean kokatzea gustuko duela.
5- Eskuak: hauek ez
agertzekotan komunikatzeko gaitasun gutxiko adierazle da.
6- Hankak: umea bere
inguruan nola ezarrita dagoen adierazten digute. Laburrak badira onespen
pertsonal baxuko adierazle da, inhibizio sentimendua ere adierazten digu honek.
Azken bi atal hauek dira garrantzi gehien dutenak autoestimuaren gaian. Beraz, hauetan gehiago sakonduko dugu:
7 urteko neska baten marrazkia (Andere) |
11 urteko mutil baten marrazkia (Iñaki) |
Aurrean ditugun bi marrazkiei begiratuz, hanka eta oin desberdinak ikus ditzakegu. Iñakiren eta Andereren marrazkietan bi trazok osaturiko hankak ikusten ditugu, horrek onespen pertsonalaren seinale izan liteke, hanka sendoen itxura dutelako.
Oinak aztertzen baditugu, bi marrazkietako oinak, antzekoak dira eta egonkortasun pertsonalaren adierazle dira.
Azkenik, aipatzekoa da, Iñakik egindako irudia zoru baten gainean irudikatuta dagoela, Anderek aldiz ez. Andereren marrazkian honez gain, ikus dezakegu
zuhaitza badagoela belarrean, bestalde bere marrazkia ez. Hori berarengan segurtasun falta duelaren adierazlea izan liteke.
Marrazkiak: nire lehengusu eta lehengusinak margotutakoak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina