arte adibideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
arte adibideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015-10-14

ARTEA NON? PLASTIKA EDONON!

Plastika arloan egiten direnak, beste irakasgaietan erabiltzeko balio daitezke. Irakasleak saioa ondo bideratuz gero, ikasleak horretaz ohartuko dira eta material erabilgarria sortzen ari direla edo egiten ari diren horrekin ikasten ari direla antzemango dute. 

Hurrengo adibideak baliogarriak izan daitezke:

1- FAMILIA KIDEAK 

Ikasle bakoitzak bere zuhaitza margotuko du behar dituen adar kantitatearekin. Irudikatutakoa ondo koloreztatu ostean, adar bakoitzaren puntan, dagokion familia kide horren aurpegia irudikatuko du eta berarekiko lotura idatzi. 

Familia kideen izenak eta zureganako erlazioak ikasteko

2- ORDUA

Erlojuaren txantiloia eman daiteke edo haiek euren kabuz sortu. Alde batetik oinarria eta bestetik bi orratzak egin beharko dituzte. 

Orduak ikasteko (Bene Benetan liburu batetik hartuta)

3- ANIMALIAK

Animaliak ikasten direnean, haurrak oso txikiak dira eta horregatik haiekin egin daitezken ekintza artistikoak mugatuagoak daude. Hori dela eta, jarduera honek duen erraztasuna aprobetxatuz animaliak ikasteko paregabea izan daiteke.
Ikasleek animaliak sortuko dituzte, komuneko paperaren zilindroa erabiliz eta tenperak (eskuetaz baliatuz margotzeko dauden tenperak izanez gero, hobeto). Apaingarri gisa beste hainbat material erabili daitezke.
Bide dibertigarria izango da, bai sormena garatzeko zein animalia guztien izenak barneratzen joateko. 


Animalia ezberdinak teknika horrekin eginak

4- SIMETRIAK

Simetria plastika arloan lantzeko gai erraza da. Edozein irdui, arkatza eta izpilu batekin landu daiteke. Demagun hurrengo irudia aukeratzen dugula ikasleek simetria landu dezaten.

http://roble.pntic.mec.es/~jcamara/simetria/simetr52_1.htm


Irudiaren beste erdia irudikatzen hasi baino lehen ispilua hartu eta marraren gainean jarriz, falta zaien zatia ikus dezakete.
Behin zer den irudikatu behar dutena jakinda, arkatza hartu eta lan egitea tokatzen zaie.  Gauza bera egin daiteke ispilua behin irudia bukatuta dagoenean erabilita, zuzentzeko eta ikusi ahal izateko zer den txarto egin dutena.

Irudiek duten zailtasunaren arabera, Lehen Hezkuntzako maila baterako edo besterako balioko zaigu. Hona hemen adibide gehiago.

http://inspirarparacrear.com/wp-content/uploads/2012/05/Cohete_simetr%C3%ADa.pdf

http://www.orientacionandujar.es/2011/03/16/fichas-atencion-acaba-el-dibujo-simetrico-y-colorealo/


http://rosafernandezsalamancaprimaria.blogspot.com.es/2014/05/dibujos-simetricos-para-imprimir-en.html

 http://www.aulafacil.com/cursos/l11150/ciencia/matematicas/geometria/el-trapecio-trapezoide-simetria-y-eje-de-simetria

5- EGUZKI SISTEMA

Aukera anitzak daude eguzki sistema lantzeko. Hurrengoa hirugarren zikloan egiteko da. Artelanak duen zailtasun maila kontuan izanda, 6. mailako ikasleek egin dezaketen lana dela esan genezake.
Bola zuriak eta zotzak alde batetik, eta kortxo zati handi bat bestetik, material horiek eskuartean dituztelarik, prest daude irudimena martxan jartzeko eta haien Eguzki Sistema sortzeko.

Eguzki Sistemaren maketa

2011-11-16

IRAGARKIETAKO ARTEA

        Oraingo honetan, artearen beste alderdi bat ikertuko dugu: telebistako iragarkiena.
Egunero, telebista piztuz gero, hainbat publizitate mota ezberdin ikusi eta entzun ahal ditugu, hauetariko bakoitzak mezu bat bidaltzeko asmoarekin sortua dago eta mezu hori guregana ailegatzea da helburua.
Aipatzen ditugun mezu hauek ikusleari modu argian ailegatzeko, muntaketa, konposizio, kokapen eta egitura ezberdinak beharrezkoak dira.

2011-11-04

AUTOESTIMUA ETA HAURREN MARRAZKIAK

Informazio iturriak: 
GONZÁLEZ PINEDA, Julio. NÚÑEZ PÉREZ J.Carlos. GONZÁLEZ PUMARIEGA, Soledad y GARCÍA GARCÍA, Marta. "Autoconcepto, autoestima y aprendizaje escolar, Vol.9"  Psicothema, 1997. Madrid.
 
 
        Lehen Hezkuntzako ikaslea naizenetik, hezkuntza munduko hainbat gauza ikasteaz gain, mundu honen oinarria diren haurren inguruko zenbait gauza ere ikertu eta ulertu ditut. Pasaden urtean, Psikologiaren garapenean landu genuen autoestimua gaian, haurren marrazkiak aztertu genituen. Ikerketa hau blog honen gaiarekiko lotura zuzena dauka, plastikarekin bat doalako.

       
Umeentzako marrazkiak egitea sentimenduak, emozioak, bizitzaren ikuspegia... Adierazteko modu bat denez, garrantzi handia dauka. Honetaz aparte, haurraren garapena bultzatzeko bide bat da, bere garapen emozional eta pertsonala ezagutzeko balio zaiolako. Gainera marrazkia ere, umeen emozioen bideratzailea da. Beraz, burmuinarekin lotura duen adierazpen grafikoa dela esan genezake.
        Horregatik haurraren burmuina ezagutzeko marrazkien bidezko test-ak egiten dira. Hala ere, test hauek teknika proiektiboak dira eta horregatik ez dira era isolatuan aztertu behar, hau da, marrazkietan agertu daitezkeen zenbait atal edo adierazpen, momentuan umearen ingurua eragin dion atzeramendu baten ondorioa izan daiteke.

2011-11-02

URRIKO AZKEN ASTELEHENA

Informazio iturriak: 
http://www.busturialdeaurdaibai.com
 
 

Festa eguna da Gernikan!
        Urtero betidanik, urriko azken astelehenean, urriak 31an Gernikan azoka garrantzitsuenetariko bat ospatzen da, nahiz eta asteburuero azoka egon. Egun berezi honetan herriko guztiak baserritarrez janzten dira eta bakoitzak bere produktuak saltzen ditu diru truke.
Izugarrizko giroa sortzen da eta aspaldiko ohitura izan denez, Euskal Herriko kulturaren parte izatera pasatu da. 



        Eskoletan honelako ekitaldiak lantzen dira askotan, modu honen bidez haurrei haien herrialdeko kultura irakasteko eta horretan murgiltzen joateko txikitatik. Hori dela eta, ideia ona izango litzateke Gernikako azoka hau interpretatzea kurtso osoko haurrekin, ikasle bakoitzak produktu bat salduko luke beti ere diru sinbolikoa erabiliz, eta produktuak plastikan material ezberdinekin sortuz, ala nola; laranjak, artilez egindako bolatxoak izan zitezkeen etab. Beste ikasle batzuk musika egin zezaketen, material ezberdinak erabiliz; kutxak, egurra, plastikoa.... edo bertsoak asmatu, hori ere gure ohituretan sakontzen eta era berean plastika eta musika arloak lantzen laguntzen gaituelako.

2011-10-15

NIRE LANAK ADIBIDE MODUAN

        Oraingo honetan, aurreko sarreran idatzitako arte esperientzia irudikatzeko hurrengo diapositibak prestatu ditut. Irudien bidez, eskolan jasotako prozesu luzean zehar, ikusi eta ezberdindu daitezkeelako aipatutako datu guztiak, hala nola, teknika, materiala, funtzioak etab. 

        Diapositibetan agertzen diren lanak aukeratu ditut bertan garapen bat ikusten delako, Haur Hezkuntzatik hasita, Lehen Hezkuntzatik igarota eta Bigarren Hezkuntzatik jarraituz gaur egun arte egindako lanen artean.
Garapen horretan, aurretik esan bezala, materialari dagokionez aldaketak daude, gero eta nagusiagoak garenean material konplexuagoak erabiltzen direlako eta berdina gertatzen da teknikarekin. Funtzioaren aldetik berriz, gehienetan berdina da, kasu hauetan, apaintzeko edo denbora-pasa bezala.