Plastika arloan egiten direnak, beste irakasgaietan erabiltzeko balio daitezke. Irakasleak saioa ondo bideratuz gero, ikasleak horretaz ohartuko dira eta material erabilgarria sortzen ari direla edo egiten ari diren horrekin ikasten ari direla antzemango dute.
Hurrengo adibideak baliogarriak izan daitezke:
1- FAMILIA KIDEAK
Ikasle bakoitzak bere zuhaitza margotuko du behar dituen adar kantitatearekin. Irudikatutakoa ondo koloreztatu ostean, adar bakoitzaren puntan, dagokion familia kide horren aurpegia irudikatuko du eta berarekiko lotura idatzi.
Familia kideen izenak eta zureganako erlazioak ikasteko |
2- ORDUA
Erlojuaren txantiloia eman daiteke edo haiek euren kabuz sortu. Alde batetik oinarria eta bestetik bi orratzak egin beharko dituzte.
|
Orduak ikasteko (Bene Benetan liburu batetik hartuta) |
3- ANIMALIAK
Animaliak ikasten direnean, haurrak oso txikiak dira eta horregatik haiekin egin daitezken ekintza artistikoak mugatuagoak daude. Hori dela eta, jarduera honek duen erraztasuna aprobetxatuz animaliak ikasteko paregabea izan daiteke.
Ikasleek animaliak sortuko dituzte, komuneko paperaren zilindroa erabiliz eta tenperak (eskuetaz baliatuz margotzeko dauden tenperak izanez gero, hobeto). Apaingarri gisa beste hainbat material erabili daitezke.
Bide dibertigarria izango da, bai sormena garatzeko zein animalia guztien izenak barneratzen joateko.
Animalia ezberdinak teknika horrekin eginak |
4- SIMETRIAK
Simetria plastika arloan lantzeko gai erraza da. Edozein irdui, arkatza eta izpilu batekin landu daiteke. Demagun hurrengo irudia aukeratzen dugula ikasleek simetria landu dezaten.
Irudiaren beste erdia irudikatzen hasi baino lehen ispilua hartu eta marraren gainean jarriz, falta zaien zatia ikus dezakete.
Behin zer den irudikatu behar dutena jakinda, arkatza hartu eta lan egitea tokatzen zaie. Gauza bera egin daiteke ispilua behin irudia bukatuta dagoenean erabilita, zuzentzeko eta ikusi ahal izateko zer den txarto egin dutena.
Irudiek duten zailtasunaren arabera, Lehen Hezkuntzako maila baterako edo besterako balioko zaigu. Hona hemen adibide gehiago.
5- EGUZKI SISTEMA

Aukera anitzak daude eguzki sistema lantzeko. Hurrengoa hirugarren zikloan egiteko da. Artelanak duen zailtasun maila kontuan izanda, 6. mailako ikasleek egin dezaketen lana dela esan genezake.
Bola zuriak eta zotzak alde batetik, eta kortxo zati handi bat bestetik, material horiek eskuartean dituztelarik, prest daude irudimena martxan jartzeko eta haien Eguzki Sistema sortzeko.
Eguzki Sistemaren maketa |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina