Artea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Artea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015-10-14

ARTEA NON? PLASTIKA EDONON!

Plastika arloan egiten direnak, beste irakasgaietan erabiltzeko balio daitezke. Irakasleak saioa ondo bideratuz gero, ikasleak horretaz ohartuko dira eta material erabilgarria sortzen ari direla edo egiten ari diren horrekin ikasten ari direla antzemango dute. 

Hurrengo adibideak baliogarriak izan daitezke:

1- FAMILIA KIDEAK 

Ikasle bakoitzak bere zuhaitza margotuko du behar dituen adar kantitatearekin. Irudikatutakoa ondo koloreztatu ostean, adar bakoitzaren puntan, dagokion familia kide horren aurpegia irudikatuko du eta berarekiko lotura idatzi. 

Familia kideen izenak eta zureganako erlazioak ikasteko

2- ORDUA

Erlojuaren txantiloia eman daiteke edo haiek euren kabuz sortu. Alde batetik oinarria eta bestetik bi orratzak egin beharko dituzte. 

Orduak ikasteko (Bene Benetan liburu batetik hartuta)

3- ANIMALIAK

Animaliak ikasten direnean, haurrak oso txikiak dira eta horregatik haiekin egin daitezken ekintza artistikoak mugatuagoak daude. Hori dela eta, jarduera honek duen erraztasuna aprobetxatuz animaliak ikasteko paregabea izan daiteke.
Ikasleek animaliak sortuko dituzte, komuneko paperaren zilindroa erabiliz eta tenperak (eskuetaz baliatuz margotzeko dauden tenperak izanez gero, hobeto). Apaingarri gisa beste hainbat material erabili daitezke.
Bide dibertigarria izango da, bai sormena garatzeko zein animalia guztien izenak barneratzen joateko. 


Animalia ezberdinak teknika horrekin eginak

4- SIMETRIAK

Simetria plastika arloan lantzeko gai erraza da. Edozein irdui, arkatza eta izpilu batekin landu daiteke. Demagun hurrengo irudia aukeratzen dugula ikasleek simetria landu dezaten.

http://roble.pntic.mec.es/~jcamara/simetria/simetr52_1.htm


Irudiaren beste erdia irudikatzen hasi baino lehen ispilua hartu eta marraren gainean jarriz, falta zaien zatia ikus dezakete.
Behin zer den irudikatu behar dutena jakinda, arkatza hartu eta lan egitea tokatzen zaie.  Gauza bera egin daiteke ispilua behin irudia bukatuta dagoenean erabilita, zuzentzeko eta ikusi ahal izateko zer den txarto egin dutena.

Irudiek duten zailtasunaren arabera, Lehen Hezkuntzako maila baterako edo besterako balioko zaigu. Hona hemen adibide gehiago.

http://inspirarparacrear.com/wp-content/uploads/2012/05/Cohete_simetr%C3%ADa.pdf

http://www.orientacionandujar.es/2011/03/16/fichas-atencion-acaba-el-dibujo-simetrico-y-colorealo/


http://rosafernandezsalamancaprimaria.blogspot.com.es/2014/05/dibujos-simetricos-para-imprimir-en.html

 http://www.aulafacil.com/cursos/l11150/ciencia/matematicas/geometria/el-trapecio-trapezoide-simetria-y-eje-de-simetria

5- EGUZKI SISTEMA

Aukera anitzak daude eguzki sistema lantzeko. Hurrengoa hirugarren zikloan egiteko da. Artelanak duen zailtasun maila kontuan izanda, 6. mailako ikasleek egin dezaketen lana dela esan genezake.
Bola zuriak eta zotzak alde batetik, eta kortxo zati handi bat bestetik, material horiek eskuartean dituztelarik, prest daude irudimena martxan jartzeko eta haien Eguzki Sistema sortzeko.

Eguzki Sistemaren maketa

2011-12-03

IRITSIAK IKERTZEN

           Bloga zabaldu nuenetik, inkesta bat prestatu nuen blogaren gaiaren inguruan, eta erantzutzeko epea bukatu egin denez, bertan jasotako erantzunak, sortu dudan hurrengo grafikoan ageri dira:

           Grafikoan ikusi daitekeen moduan, ARTEA EZINBESTEKOA DA HEZKUNTZA PROZESURAKO?  galderari, gehiengo batek baietz esan du, eta gutxiengoak baietz baina muga batekin. Deigarria da inork ez duela ezetz erantzun, eta horrek esan nahi du artearen garrantziaz guztiok garela kontziente eta horregatik arlo honi eman behar zaion inportantzia ere nabarmena izan behar dela.


        Eskerrik asko, inkestan parte hartu duzuenoi, horrela arlo honen inguruko datu gehiago jaso ahal izan ditut!

2011-12-02

LOWENDFELDen ARABERA HAURREN MARRAZKIAK AZTERTZEN

        Aurtengo irakasgaien artean, aurretik aipatu dudan moduan, Arte eta ikusizko kulturaren hezkuntza dugu, eta honetan haurren marrazkiak aztertu ditugu praktika saioetan. 
       Bertan egindako lanaz baliatuz, Lowendfeld ikertzaileari buruz hitz egitea ezinbestekoa dela iruditzen zait, Piageten etapetan oinarrituz, honek etapa ezberdinak sortu zituen, haurren grafomologia garatzen den arabera, etapa hauek, hurrengoak dira: 

2011-11-25

PLASTIKA ARLOA, NOLA EBALUATU?

        Disziplina honen ezaugarrien artean ebaluaketa dago. Gaur egun arlo honen egoera hobetzen doa, baina ez da beti horrela izan, ikasgaien artean garrantzi gutxien ematen zaion arloen artean kokatzen baita. 
Arazo baten aurrean kokatzen gara, lehen hezkuntzako irakasle batek: "matematika arloa, musika, arte eta gimanazia irakasgaiak baino garrantzi gehiago du", hori esaten badu. Eta zoritzarrez nahikotxo dira, ideia hori buruan dutenak.
        Baina egin diezazkiogun galdera hauek geure buruari: "Garrantzi gutxi duen arloa izanda, zergatik jasotzen da curriculum-ean? Ez da garrantzitsua haur batek pere grafomotrizitatea garatzea? Aurrerantzean hau garatuta ez izatekotan arazoak ekar liezaioke? Nola ebaluatu garrantzirik ez duen arlo bat?..."

2011-11-18

PLASTIKAN, KLASEAREN ANTOLAKETA ZEIN IZAN DAITEKE?

        Arlo honen inguruan  jakin beharreko lehenego gauza, klasea ondo bideratu ahal izateko, klasea nola antolatzea da.
        Ikasleek jakin behar dute, irakasgai honetan ez dela besteetan erabiltzen den metodologia bera erabiltzen eta hori behin argi izanda, lanean hastea egokiena izango litzateke. Hasteko, argi izan behar dugu ezberdina dela Lehen Hezkuntzako segun zein mailan kokatzen garen arloaren antolaketa; lehenengo zikloan izatekotan, ikasleak gehienetan taldeka eserita daude irakasgai guztientzat eta zaila da plastika beste irakasgaietatik ezberdintzea, hau edozein arlotan agertu daitekeelako modu didaktiko batean gauzatzen bada.
        Baina bigarren eta hirugarren zikloetan berriz, erreza izango da ikasleek antzematea noiz hasten den plastika ordua, lehenengo klase egunean, arlo honen irakasleak argi utzi beharko dielako plastikan, banaka zein taldeka lan egin ahal izango dutela, ariketaren arabera. 
Esfortzu eta lan pertsonalean zentratzen den ariketa ezin izango da taldean bete eta taldeko lana suposatzen duen ariketa, era berean ezin izango da bukatu banaka. 

2011-11-16

IRAGARKIETAKO ARTEA

        Oraingo honetan, artearen beste alderdi bat ikertuko dugu: telebistako iragarkiena.
Egunero, telebista piztuz gero, hainbat publizitate mota ezberdin ikusi eta entzun ahal ditugu, hauetariko bakoitzak mezu bat bidaltzeko asmoarekin sortua dago eta mezu hori guregana ailegatzea da helburua.
Aipatzen ditugun mezu hauek ikusleari modu argian ailegatzeko, muntaketa, konposizio, kokapen eta egitura ezberdinak beharrezkoak dira.

2011-11-11

ARTE HEZKUNTZA, HEZKUNTZA DEKRETUA ETA OINARRIZKO HEZKUNTZAREN CURRICULUMA

        Lehen Hezkuntzan, hezkuntza prozesu osoan zehar bezala, eginbeharrekoak curriculumean eta dekretuan oinarritzen dira. Arlo honek, curriculumaren edukien artean, bere atala dauka eta  puntu guztiak garrantzitsuak dira, baina hauetako batzuk bakarrik agertuko dira egindako bideoan, garrantzitsuenak iruditu zaizkidalako.
        Honez gain, dekretuan ere gaitasunak jasota agertzen dira. Oinarrizko zortzi gaitasunen artean, arlo honi dagokiona agertzen da ere: Giza eta Arte Kulturarako gaitasuna.
Plastika arloan Lehen Hezkuntzan, bakoitza neurri batean baina gaitasun guztiak landu behar dira, ikasleen egitekoak modu batean edo bestean bultzatu behar dira hauek gaitasun guztiak bete ahal izateko eta horrela garapen prozesua modu egokian gauzatzeko.

BADAUDE ARTEAREN INGURUAN IDAZTEN DUTENAK...

        Arte Hezkuntza eta arte arloaren inguruko blog ezberdinak aurkitzea ez da gauza zaila, honen inguruan idazten dutenak asko baitira. 
Kasu honetan, hurrengo bloga aurkitu dut: 

Artearen inguruko blog-a
               Gaztelaniaz idatzita egon harren, oso interesgarria iruditu zait Artearen Historian lizentziatua den irakasle batengatik idatzia delako.
        Blog honek, artearen inguruko ikuspuntu anitzak ematen ditu: bideogintza, eskultura, pintura, arkitektura, diseinua... Alderdi guzti hauek artean murgilduta daudenez, hezkuntzan hauek zertan datzaten ikasi beharko lukete haurrek, bizitzako zenbait alderdi ulertu ahal izateko.

2011-11-05

IRAKASLEA, EGOERA HONETAN ZER?

        Oraingo honetan plastika arloa alde batera utziko dugu, irakaslearen betebehar batetan zentratuz. Demagun, klase bateko ikasleen artean ezintasunarenbat duen ikasle bat dagoela, nola jokatu beharlo luke irakasleak egoera horren aurrean?
BERDINTASUNA oinarria izan behar da.


        Irakasleak, egoera honen aurrean modu seguruan eta inolako dudarik gabe jokatu behar du, horrela egitekotan ikasleei zihurtasuna transmitituko dielako eta egoera berezia, arrunta bilakatuko duelako.

        Hasteko, haur ezgaitua ez du denbora oro taldetik aldendu behar, berdintasuna mantendu behar du, horrekin batera ahal duen ehinean ariketa berak bidali behar dizkie era berean hau guztiei.

2011-10-28

LANAK KATALOGATZEN

        Sarrera honetan, eskolan haurrek egiten dituzten arte lanak duten funtzioen arabera klasifikazio bat egin dut, argazkien bidez adibideak jarriz. Hasteko, taula bat osatu dut, bertan funtzio bakoitzarekin lotura duten materialak aipatuz, eta horietako bakoitzarekin batera adibide bat jarriz.


                     Materialak                                                         Funtzioak                            
 PlastilinaDidaktikoa
Apaingarria
Jolasa 
 KartulinaDidaktikoa
Apaingarria
 PaperaApaingarria
Eguneroko erabilera
Didaktika
 PlastikoaApaingarria
Eguneroko erabilera
EgurraApaingarria
Didaktikoa
Jolasa


2011-09-23

HAS GAITEZEN!

Kaixo!

Nire izena Elena San Miguel da eta magisteritzako ikaslea naiz. Aurten, Lehen Hezkuntzako bigarren mailan nago eta Leioako kanpusera etorri gara Bilbotik, gizarte hezkuntzako ikasleekin batera.

Kurtso honetan, arloen artean Informazio eta Komunikazio Teknologiak dugu eta ikasgai honetan Blog hau egiteko esan digute.

Blogaren lehenengo eguna da gaur eta lauhilabete guztian zehar lantzen joan behar gara.Lan indibiduala denez, bakoitzak bere gustora egin beharko du eta nire kasuan, Arte Hezkuntzarekin zerikusia duten gaiei buruz hitz egitea erabaki dut.

Bloga berritzen hasteko azkenik esan, gai hau aukeratu dudala, gustatzen zaidalako artearekin zerkusia duen guztia; bai musika, antzerkia, plastika, edozein eskulan etab. Espero dut ere zuen gustokoa izatea!

ONGI ETORRI!