2011-11-11

BADAUDE ARTEAREN INGURUAN IDAZTEN DUTENAK...

        Arte Hezkuntza eta arte arloaren inguruko blog ezberdinak aurkitzea ez da gauza zaila, honen inguruan idazten dutenak asko baitira. 
Kasu honetan, hurrengo bloga aurkitu dut: 

Artearen inguruko blog-a
               Gaztelaniaz idatzita egon harren, oso interesgarria iruditu zait Artearen Historian lizentziatua den irakasle batengatik idatzia delako.
        Blog honek, artearen inguruko ikuspuntu anitzak ematen ditu: bideogintza, eskultura, pintura, arkitektura, diseinua... Alderdi guzti hauek artean murgilduta daudenez, hezkuntzan hauek zertan datzaten ikasi beharko lukete haurrek, bizitzako zenbait alderdi ulertu ahal izateko.

        Hona hemen beste adibide bat. Oraingo honetan gelakide baten bloga aurkeztuko dizuet, Eneko Olabarriarena. 

Enekoren blog-a
        Ikasle honek bere gunea, Arte Hezkuntzaren inguruan eratu du eta kasu honetan, arlo honetan erabili daitezken baliabideak, teknikak eta materialen inguruan, hala nola; plastilina, Movie maker programa, marrazkigintza... Baita teknikoki zenbait gauza aipatuz: perspektiba, sakontasuna etab.


       Azkenik, bi blog hauez gain, gai honekiko saretik beste hainbat daudela esatea geratzen zait, hauetariko asko oso interesgarriak izanik.


iruzkinik ez: