BERDINTASUNA oinarria izan behar da. |
Irakasleak, egoera honen aurrean modu seguruan eta inolako dudarik gabe jokatu behar du, horrela egitekotan ikasleei zihurtasuna transmitituko dielako eta egoera berezia, arrunta bilakatuko duelako.
Hasteko, haur ezgaitua ez du denbora oro taldetik aldendu behar, berdintasuna mantendu behar du, horrekin batera ahal duen ehinean ariketa berak bidali behar dizkie era berean hau guztiei.
Ezaugarri hauek dituen gela batean, beste irakasle baten beharra ezinbestekoa da, ezgaitasuna gradu altu batean denean, haur horrekin beti egon behar da irakasle bat beste guztiek egiten duten guztia ezin duelako egin eta ekintza edo egiteko horien aurrean irakasle horretaz baliatu beharko da egin ahal izateko. Baina garrantzitsua da ere irakasle horrek aukera ematea lagundu haurretik bere kabuz egitera, egin ahal izatekotan bera alde batera geratzeko eta begirale baten papera besterik gabe egiteko.
Zer egin behar da hezkuntzan egoera honen aurrean aldaketari erresistentziarik ez jartzeko? (1)
1. Egoera motibatzaile positiboak sortu.
2. Laguntzailearen papera duten irakasleen talde hobetu eta handitu.
3. Klasekideen artean koperazioa eta komunikazioa bultzatu.
4. Egoera honekin topo egin behar duten irakasleei honen inguruko ikasketak edo kurtsoak egitea.
5. Irakasleei aldaketaren kontra joaten ez ustea, hezkuntza egoki baten bidez azalduz egoera horren aurrean berdintasunarekin eta adiskidetasunarekin jokatu behar dela.
Aipatutako hauek jarraitu beharko lirateke horrelako egoera baten aurrean gogotsu eta modu positiboan parte hartzeko.
Azkenik, esan behar da honi dagokionez, hainbat berri argitaratzen direla eta bertan haur hauek zenbaitetan bizitzen duten egoera larriaz hitz egiten dute eta besteetatik ezberdinak direla azpimarratzen da zenbaitetan ere, baina ez da horrela, guztiak gara berdinak, batzuk bereziak izanik.
Informazio iturriak: (1) interneten aurkitutako PDF batean jasotakoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina