Arlo honen inguruan jakin beharreko lehenego gauza, klasea ondo bideratu ahal izateko, klasea nola antolatzea da.
Ikasleek jakin behar dute, irakasgai honetan ez dela besteetan erabiltzen den metodologia bera erabiltzen eta hori behin argi izanda, lanean hastea egokiena izango litzateke. Hasteko, argi izan behar dugu ezberdina dela Lehen Hezkuntzako segun zein mailan kokatzen garen arloaren antolaketa; lehenengo zikloan izatekotan, ikasleak gehienetan taldeka eserita daude irakasgai guztientzat eta zaila da plastika beste irakasgaietatik ezberdintzea, hau edozein arlotan agertu daitekeelako modu didaktiko batean gauzatzen bada.
Baina bigarren eta hirugarren zikloetan berriz, erreza izango da ikasleek antzematea noiz hasten den plastika ordua, lehenengo klase egunean, arlo honen irakasleak argi utzi beharko dielako plastikan, banaka zein taldeka lan egin ahal izango dutela, ariketaren arabera. Esfortzu eta lan pertsonalean zentratzen den ariketa ezin izango da taldean bete eta taldeko lana suposatzen duen ariketa, era berean ezin izango da bukatu banaka.
Giza eta Arte Kulturarako gaitasuna. etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Giza eta Arte Kulturarako gaitasuna. etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2011-11-18
2011-11-11
ARTE HEZKUNTZA, HEZKUNTZA DEKRETUA ETA OINARRIZKO HEZKUNTZAREN CURRICULUMA
Lehen Hezkuntzan, hezkuntza prozesu osoan zehar bezala, eginbeharrekoak curriculumean eta dekretuan oinarritzen dira. Arlo honek, curriculumaren edukien artean, bere atala dauka eta puntu guztiak garrantzitsuak dira, baina hauetako batzuk bakarrik agertuko dira egindako bideoan, garrantzitsuenak iruditu zaizkidalako.
Honez gain, dekretuan ere gaitasunak jasota agertzen dira. Oinarrizko zortzi gaitasunen artean, arlo honi dagokiona agertzen da ere: Giza eta Arte Kulturarako gaitasuna.
Plastika arloan Lehen Hezkuntzan, bakoitza neurri batean baina gaitasun guztiak landu behar dira, ikasleen egitekoak modu batean edo bestean bultzatu behar dira hauek gaitasun guztiak bete ahal izateko eta horrela garapen prozesua modu egokian gauzatzeko.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)