Oraingo honetan, aurreko sarreran idatzitako arte esperientzia irudikatzeko hurrengo diapositibak prestatu ditut. Irudien bidez, eskolan jasotako prozesu luzean zehar, ikusi eta ezberdindu daitezkeelako aipatutako datu guztiak, hala nola, teknika, materiala, funtzioak etab.
Diapositibetan agertzen diren lanak aukeratu ditut bertan garapen bat ikusten delako, Haur Hezkuntzatik hasita, Lehen Hezkuntzatik igarota eta Bigarren Hezkuntzatik jarraituz gaur egun arte egindako lanen artean.
Garapen horretan, aurretik esan bezala, materialari dagokionez aldaketak daude, gero eta nagusiagoak garenean material konplexuagoak erabiltzen direlako eta berdina gertatzen da teknikarekin. Funtzioaren aldetik berriz, gehienetan berdina da, kasu hauetan, apaintzeko edo denbora-pasa bezala.

Hor doaz, prestatu ditudan diapositibak:
Azkenik, esan beharra daukat, lan esanguratsuenak edo niretzat deigarrienak izan direnak: Lehen Hezkuntzan igeltsuz egindako maskara eta DBH-n egindako lamina guztiak.
Maskara, ariketa dibertigarria bezala gogoratzen dut, forma emateko irakasleak norberaren aurpegiaren gainean jarri zuelako igeltsua gero, sikatu ostean gure aurpegiaren forma izateko eta laminekin berriz, didaktika aldetik aztertuz, oso interesgarriak iruditzen zaizkit perspektiba eta irudi bidimentsionalez aparte, margozteko teknika ezberdinak landu genituelako, tenpera, arkatza, bolia, tinta beltza, argizaria, klariona... beste batzuen artean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina