Informazio iturria:
· MENDIZABAL UGARTE, J.I. "Artearen Historia. 2.batxilergoa". Erein, Donostia, 2007.
Gai konkretuak aztertu aurretik, Grezian zein Italian garai hartako testuinguruak zeintzuk izan ziren jakin beharko genuke, nahiz eta modu laburrean izan.
Irakasle moduan pentsatuz gero, galdetu gaitezke, zertarako balio du artearen historia jakitea? Lehen Hezkuntzan azalduko ez dugunez... Baina edozein gai bezala, bere aurrekariak zeintzuk izan ziren jakitea ezinbestekoa da, gaur eguneko hainbat gauza ulertu eta azaldu ahal izateko.
Besterik gabe beraz, hasiko naiz bi gune hauen historia azaltzen.
Lehendabizi, GREZIAn kokatuko gara. Arte greziarra erabakigarria izan zen, arkitektura, eskultura, pintura eta zeramika arloak batzen zituelarik, baina hasiera batean arte mundua nahiko mugatuta zegoen aristokratek; musika, poesia, antzerkia... soilik hartzen zituztelako arte moduan eta horregatik, Erdi Aroan eskulana mesprezuz hartzen zen.
K.a. V. mendean, Aro Klasikoan, urrezko garaia heldu zen Greziara, polisak Atenasen menpe egon arren, garai honetan obrarik bikainenak egin ziren Greziako arteari dagokionez. Baina jakin behar dugu, Errenazimendurarte ez zela arte honen sublimazioa iritzi, hau da; momenturik hoberena heldu zela garai hartan.
Honekin batera, azpimarratu beharko genuke, arte greziarraren zatirik garrantzitsuena ezagutzen dela beranduago erromatarren idazkiei esker.
Bigarren geldialdia, Italia aldean egingo dugu: ERROMAn.
Greziar artearekin batera, mendebaldeko kulturaren oinarria da arte erromatarra. Erromatarrek, tradizio grekotarra hartu zuten eta horregatik esaten da, greziarren artea oinarritzat hartu zutela. Greziarren aberastasuna ere hartu zuten, asimilatuz eta hedatuz, horregatik erromatarren lanak hainbat lekutan aurki daitezke.
Erromatar artearen ezaugarri orokorrak hurrengoak izan daitezke:
- Erabilgarritasuna lehentasuna.
- Lujo gutxiko artea.
- Artistek ez zuten balioa, agintaria baizik.
- Bi garai nagusi ditu: erromatar Errepublika eta erromatar Inperioa.
Teatro erromatarra, greziarrek eraikitakoekin konparatuz ezberdintasun batzuk aurkitu ditzakegu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina