2011-10-21

LURRALDEETAN ARTE ANIZTASUNA

        Artea modu ezberdin askotan ulertu daiteke eta horregatik lan artistiko anitz aurkitu ditzakegu.
Lan horiek aztertzeko irakasle paperean jartzekotan, haur bakoitzak bere lana egingo duenez eta mota askotakoak izango direnez, hasieratik irizpide batzuk finkatu beharko ditugu ebaluazioa guztiei maila berean egiteko.
Klasean aniztasuna bilatzeko asmoz, garrantzitsua da ere, ikasleei baliabide ezberdinak ematea haien lanak egiteko, horrela gauza ezberdinak asmatzeko aukera izango dute eta imajinazioa erabiliko dute horretarako.

        Argi izan behar dugu ere, lekuaren arabera arte estrategiak, materialak, baliabideak... batzuk edo beste izango direla. Munduko zonalde txiroetan dauden baliabideak konparatzen baditugu lurralde aurreratuenetan daudenekin eskasiak direla ikusiko dugu eta hortik datoz arte hezkuntzan ere dauden ezberdintasunak lurraldearen arabera.

Etiopiako haurrak ur margoekin margotzen
         Oraingoan, ur margoa adibide bezala erabiliko dugu. Argazkietan ikusi daiteken moduan, Etiopiako haurrak agertzen dira eta material aldetik urmargo beltza eta gorria soilik ikusi ditzakegu, horrek esan nahi du ez dituztela baliabide berak beste aldean agertzen diren haur taldeekin konparatuz, hauek modu ezberdinean lan egiten dabiltza taldeetan jarrita eta material berean aniztasun gehiago dute.

Irakasle bakoitzak badaki zein den bere egitekoa eta zeintzuk  material dituen bere esku lana aurrera eramateko, horregatik oso garrantzitsua da ere ikasleak kontzientziatzea bere egoeraz eta bere eskura dauden gauzaz.

Haurrak ur margoekin ikasten
        Ala eta guztiz ere, esan beharra dago munduko edozein haurrek haien ikus ingurua ulertzea ezinbesteko dela, egunerokotasuna modu egokian interpretatzeko eta haien kabuz inoren laguntzarik gabe gauzak ulertzen joateko.Ume txikiek lehenengo hitza esan aurretik, inguru natural eta kulturalarekiko zuzenezko erlazioa mantentzen dute eta horren marrazki
edo irudiak egiten dituzte, denborarekin gero eta eskematikoagoak izateari usten diotenak.


iruzkinik ez: