Gure arlo honetan, bilakaera garrantzitsua gertatu da urteetan zehar. Lehen, dekretuan, arte arloan autoadierazpen eredua mantentzen zen, bertan ikasleek haien sormena landu behar zuten, besterik gabe, inolako kontzeptu eta terminorik jakin gabe, sentimenduak paperean islatzea zen helburu bakarra.
Gaur, hori aldatu da. 1992. urtetik aurrera, jadanik Europan onartuta zegoen eredua hemen onartu zen; eredu diziplinarra. Eredu honek, artea, lengoaia bezala dela bultzatzen du, kontzeptu ezberdinak irakastea suposatzen du, ikasleek artea komunikatzeko balio duela ikas dezaten.
Hau frogatzeko, Sestaoko eskola publiko batean betidanik ikasi duen ikasle ohi bati eta oraingoan magisteritza eskolan ikasten dagoenari, hurrengo elkarrizketa egin diot, eskola horretan plastika arloan, aldaketak egon diren nabaritu duen.
artearen bilakaera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
artearen bilakaera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2011-11-28
2011-10-18
AMAITUGABEKO BIDAI BATEN HASIERA ...
Informazio iturria:
· MENDIZABAL UGARTE, J.I. "Artearen Historia. 2.batxilergoa". Erein, Donostia, 2007.
Gai konkretuak aztertu aurretik, Grezian zein Italian garai hartako testuinguruak zeintzuk izan ziren jakin beharko genuke, nahiz eta modu laburrean izan.
Irakasle moduan pentsatuz gero, galdetu gaitezke, zertarako balio du artearen historia jakitea? Lehen Hezkuntzan azalduko ez dugunez... Baina edozein gai bezala, bere aurrekariak zeintzuk izan ziren jakitea ezinbestekoa da, gaur eguneko hainbat gauza ulertu eta azaldu ahal izateko.
Besterik gabe beraz, hasiko naiz bi gune hauen historia azaltzen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)