2015-10-14

ARTEA NON? PLASTIKA EDONON!

Plastika arloan egiten direnak, beste irakasgaietan erabiltzeko balio daitezke. Irakasleak saioa ondo bideratuz gero, ikasleak horretaz ohartuko dira eta material erabilgarria sortzen ari direla edo egiten ari diren horrekin ikasten ari direla antzemango dute. 

Hurrengo adibideak baliogarriak izan daitezke:

1- FAMILIA KIDEAK 

Ikasle bakoitzak bere zuhaitza margotuko du behar dituen adar kantitatearekin. Irudikatutakoa ondo koloreztatu ostean, adar bakoitzaren puntan, dagokion familia kide horren aurpegia irudikatuko du eta berarekiko lotura idatzi. 

Familia kideen izenak eta zureganako erlazioak ikasteko

2- ORDUA

Erlojuaren txantiloia eman daiteke edo haiek euren kabuz sortu. Alde batetik oinarria eta bestetik bi orratzak egin beharko dituzte. 

Orduak ikasteko (Bene Benetan liburu batetik hartuta)

3- ANIMALIAK

Animaliak ikasten direnean, haurrak oso txikiak dira eta horregatik haiekin egin daitezken ekintza artistikoak mugatuagoak daude. Hori dela eta, jarduera honek duen erraztasuna aprobetxatuz animaliak ikasteko paregabea izan daiteke.
Ikasleek animaliak sortuko dituzte, komuneko paperaren zilindroa erabiliz eta tenperak (eskuetaz baliatuz margotzeko dauden tenperak izanez gero, hobeto). Apaingarri gisa beste hainbat material erabili daitezke.
Bide dibertigarria izango da, bai sormena garatzeko zein animalia guztien izenak barneratzen joateko. 


Animalia ezberdinak teknika horrekin eginak

4- SIMETRIAK

Simetria plastika arloan lantzeko gai erraza da. Edozein irdui, arkatza eta izpilu batekin landu daiteke. Demagun hurrengo irudia aukeratzen dugula ikasleek simetria landu dezaten.

http://roble.pntic.mec.es/~jcamara/simetria/simetr52_1.htm


Irudiaren beste erdia irudikatzen hasi baino lehen ispilua hartu eta marraren gainean jarriz, falta zaien zatia ikus dezakete.
Behin zer den irudikatu behar dutena jakinda, arkatza hartu eta lan egitea tokatzen zaie.  Gauza bera egin daiteke ispilua behin irudia bukatuta dagoenean erabilita, zuzentzeko eta ikusi ahal izateko zer den txarto egin dutena.

Irudiek duten zailtasunaren arabera, Lehen Hezkuntzako maila baterako edo besterako balioko zaigu. Hona hemen adibide gehiago.

http://inspirarparacrear.com/wp-content/uploads/2012/05/Cohete_simetr%C3%ADa.pdf

http://www.orientacionandujar.es/2011/03/16/fichas-atencion-acaba-el-dibujo-simetrico-y-colorealo/


http://rosafernandezsalamancaprimaria.blogspot.com.es/2014/05/dibujos-simetricos-para-imprimir-en.html

 http://www.aulafacil.com/cursos/l11150/ciencia/matematicas/geometria/el-trapecio-trapezoide-simetria-y-eje-de-simetria

5- EGUZKI SISTEMA

Aukera anitzak daude eguzki sistema lantzeko. Hurrengoa hirugarren zikloan egiteko da. Artelanak duen zailtasun maila kontuan izanda, 6. mailako ikasleek egin dezaketen lana dela esan genezake.
Bola zuriak eta zotzak alde batetik, eta kortxo zati handi bat bestetik, material horiek eskuartean dituztelarik, prest daude irudimena martxan jartzeko eta haien Eguzki Sistema sortzeko.

Eguzki Sistemaren maketa

2011-12-03

IRITSIAK IKERTZEN

           Bloga zabaldu nuenetik, inkesta bat prestatu nuen blogaren gaiaren inguruan, eta erantzutzeko epea bukatu egin denez, bertan jasotako erantzunak, sortu dudan hurrengo grafikoan ageri dira:

           Grafikoan ikusi daitekeen moduan, ARTEA EZINBESTEKOA DA HEZKUNTZA PROZESURAKO?  galderari, gehiengo batek baietz esan du, eta gutxiengoak baietz baina muga batekin. Deigarria da inork ez duela ezetz erantzun, eta horrek esan nahi du artearen garrantziaz guztiok garela kontziente eta horregatik arlo honi eman behar zaion inportantzia ere nabarmena izan behar dela.


        Eskerrik asko, inkestan parte hartu duzuenoi, horrela arlo honen inguruko datu gehiago jaso ahal izan ditut!

2011-12-02

LOWENDFELDen ARABERA HAURREN MARRAZKIAK AZTERTZEN

        Aurtengo irakasgaien artean, aurretik aipatu dudan moduan, Arte eta ikusizko kulturaren hezkuntza dugu, eta honetan haurren marrazkiak aztertu ditugu praktika saioetan. 
       Bertan egindako lanaz baliatuz, Lowendfeld ikertzaileari buruz hitz egitea ezinbestekoa dela iruditzen zait, Piageten etapetan oinarrituz, honek etapa ezberdinak sortu zituen, haurren grafomologia garatzen den arabera, etapa hauek, hurrengoak dira: 

2011-11-28

PLASTIKA ARLOA, LEHEN ETA GAUR

        Gure arlo honetan, bilakaera garrantzitsua gertatu da urteetan zehar. Lehen, dekretuan, arte arloan autoadierazpen eredua mantentzen zen, bertan ikasleek haien sormena landu behar zuten, besterik gabe, inolako kontzeptu eta terminorik jakin gabe, sentimenduak paperean islatzea zen helburu bakarra. 
Gaur, hori aldatu da. 1992. urtetik aurrera, jadanik Europan onartuta zegoen eredua hemen onartu zen; eredu diziplinarra.  Eredu honek, artea, lengoaia bezala dela bultzatzen du, kontzeptu ezberdinak irakastea suposatzen du, ikasleek artea komunikatzeko balio duela ikas dezaten. 
        Hau frogatzeko, Sestaoko eskola publiko batean betidanik ikasi duen ikasle ohi bati eta oraingoan magisteritza eskolan ikasten dagoenari, hurrengo elkarrizketa egin diot, eskola horretan plastika arloan, aldaketak egon diren nabaritu duen. 

2011-11-25

PLASTIKA ARLOA, NOLA EBALUATU?

        Disziplina honen ezaugarrien artean ebaluaketa dago. Gaur egun arlo honen egoera hobetzen doa, baina ez da beti horrela izan, ikasgaien artean garrantzi gutxien ematen zaion arloen artean kokatzen baita. 
Arazo baten aurrean kokatzen gara, lehen hezkuntzako irakasle batek: "matematika arloa, musika, arte eta gimanazia irakasgaiak baino garrantzi gehiago du", hori esaten badu. Eta zoritzarrez nahikotxo dira, ideia hori buruan dutenak.
        Baina egin diezazkiogun galdera hauek geure buruari: "Garrantzi gutxi duen arloa izanda, zergatik jasotzen da curriculum-ean? Ez da garrantzitsua haur batek pere grafomotrizitatea garatzea? Aurrerantzean hau garatuta ez izatekotan arazoak ekar liezaioke? Nola ebaluatu garrantzirik ez duen arlo bat?..."